44. VITORIA-GASTEIZko JAZZALDIA

ITAMAR BOROCHOV
ATLANTIC BRIDGE

UZTAILAK 14 AZTEAZKENA

44. Vitoria-Gasteizko JAZZaldia - Kultura Bizia - Iradier Arena

Ateak – 19:00 / Kontzertua – 19:30

Sarrera 4 pertsonentzako mahaia: 120€ + g.g.

Sarrera pertsona bat: 30€ + g.g.

ANTOLATZEN DU: Festival de Jazz

ITAMAR BOROCHOV

Tronpeta-jotzaile batek erreferentzia garrantzitsuenen artean Ben Webster aipatzea bitxia den arren, musikari israeldarraren soinuak saxo tenor jotzaile legendarioaren berotasun eta “aire” joria dakartza gogora. 2006tik New Yorken bizi delarik, tonu neurriko eta zintzoan aritzen da, birtuosismoz arituagatik ez die inoiz muzin egiten musikaren alderdi liriko eta adierazkorrenei. Miles Davis eta John Coltraneren hizkera modalaren zale porrokatua izanagtik, Borochovek kultur sustraietatik hartutako maileguekin apailatzen du bere jazz-ikuspegia: umetan xurgatutako musika judutarra eta sefardia, baina baita Ekialde Hurbileko beste sonoritate batzuk, esaterako maqam arabiarra eta gnawa marokoarra, zein Blue Nights diskoan (Laborie Records, 2019) dasta daitezkeen.

Oraindik goranzko bidean dagoen arren, ibilbide benetan oparoa iragartzen dio berriki irabazi duen Letter One Rising Stars 2021 sariak.

Eraketa

Itamar Borochov, tronpeta
Rob Clearfield, pianoa
Sam Weber, kontrabaxua
Jay Sawyer, bateria

ATLANTIC BRIDGE

Atlantic Bridge Alberto Conde piano-jotzailea eta moldatzaile venezuelar ospetsuak sustatutako proiektu kolektiboa da, jazzaren bitartez kultura iberiar eta Ipar Amerikakoaren arteko senidetzea ospatzeko xedez sortua. Atzera egin behar dugu 2008raino proiektuaren jatorri bila; orduko hartan, Steve Brown gitarra-jotzaileak New Yorkera gonbidatu zuen Conde, honek seikoterako moldatu zuen musika grabatzera, pixka bat lehenago A Coruñan entzun eta hainbeste liluratu zuen huraxe.

Berez kolaborazio bakan eta isolatuaz en arren, aurrera egin eta Atlantic Bridge diskoa (Karonte, 2010) eman zuen fruitu; gerora, ordura arte jorratutako kontzeptua biziberritu zuen Alpeez haraindiko jazzaren erreferente nagusietakoa den Rosario Giuliani italiarraren saxo altuak.

Eraketa

Walter White, tronpeta eta fliscornioa
Rosario Giuliani, saxo altua
Steve Brown, gitarra
Alberto Conde, pianoa
Kin García, kontrabaxua
Miguel Cabana, bateria

 

Abisua eta Legezko Oharra

Pribatasun Politikoa

Cookien Politika