44. VITORIA-GASTEIZko JAZZALDIA

KATHRINE WINDFELD
MOISÉS SÁNCHEZ


UZTAILAK 16 OSTIRALA

44. Vitoria-Gasteizko JAZZaldia - Kultura Bizia - Iradier Arena

Ateak – 19:00 / Kontzertua – 19:30

Sarrera 4 pertsonentzako mahaia: 120€ + g.g.

Sarrera pertsona bat: 30€ + g.g.

ANTOLATZEN DU: Festival de Jazz

KATHRINE WINDFELD

Letter One Rising Stars 2020 sariak pixkana baina inertzia geldiezina lortu arte hazi den karrera batekiko interesa piztu du mundu zabalean: Suedia eta Danimarkako kritikariek salbuespenei baino esleitzen ez zaien gogo beroz agurtu dutelarik, konpositore, moldatzaile eta formazio handien zuzendari gisa duen ospea are gehiago haziko da, ziur asko datozen urteetan kontinente osoa konkistatzeraino.

Big banderako egin dituen orkestrazio boteretsuak noiz gozatuko zain gaudelarik, aurtengoan seikotearekin bisitatuko gaitu Kathrine Windfeldek, 2011n sortu zenetik hona sendotze bide bikaina egin duen taldearekin, alegia. Taldearen buruan, Windfelden lidergo indartsua eta piano-jotzaile dohainak, gure gozamenerako.

Eraketa

Tomasz Dabrowski, trompeta
Hannes Bennich, saxo altura & soprano
Marek Konarski, saxo tenorra
Kathrine Windfeld, piano
Johannes Vaht, kontrabaxua
Henrik Holst Hansen, bateria

MOISÉS SÁNCHEZ

Hiru urtetan hasi baitzen pianoa jotzen, nekez harrituko gaitu Moisés Sánchezek (Madril, 1979) muzin egitea, nahita egin ere, bide errazei. Dozena erdi disko eta era guztietako proiektu eta kolaborazio andana bat (jauzi harrigarriak tartean: jazzetik musika klasikora edo koplara, rapetik flamenkora…) ondare nahikoa dirudite musikari oparoa dela esan ahal izateko, musika-molde ugaritara modu harrigarrian egokitzeko gauza.

Eta, hala ere, esango genuke oraindik ez diogula antzematen artista gisa noraino irits daitekeen, batez ere bere hurrengo asmoa kontuan hartuta, hara: Bartok, Beethoven eta Bachen lanak bisitatuko ditu, jazzaren estetikatik abiatuta, grabazio itzel batean. Lan horrek konplizitatea eskatuko die, berriro ere, entzuleei; trukean, altxor handi bat izango dute zain. Moisések maisuen pare menderatzen duen jokoa da, baina mundu zabalean oso musikari gutxiren esku dagoena.

Eraketa

Cristina Mora, ahotsa eta teklatua
Miron Rafajlovic, trompeta
Moisés Sánchez, pianoa
Toño Miguel, kontrabaxua
Borja Barrueta, bateria

Abisua eta Legezko Oharra

Pribatasun Politikoa

Cookien Politika