OLENTZERO
|Mulixka Dantza Taldea
|Araba Abesbatza
|Eresia Orkestra

ABENDUAK 23 OSTEGUNA

Olentzero Ikuskizuna - Kultura Bizia - Iradier Arena

1.Pasea: Ateak – 16:30 / Ikuskizuna – 17:00

2.Pasea: Ateak – 19:00 / Ikuskizuna – 19:30

Sarrera: 10€ + g.g.

ANTOLATZEN DU: Mulixka Dantza Taldea

 

MULIXKA DANTZA TALDEA | ARABA ABESBATZA | ERESIA ORKESTRA

Iritsi da neguko solstizioa. Oso antzina, eguzkia mendi artean betirako desagertuko ote zen ere beldur izaten zen. Baina orain Olentzerok badaki eguzki berritu bat sortuko dela eta berriro ere izango dugula argia, berotasuna eta esperantza. 

Mulixkak bere hirugarren ikuskizuna aurkezten du: OLENTZERO. Aro zaharreko pertsonai mitologikoa eta gaur egungo pertsonai magikoa uztartzen duen ikuskizuna da Olentzero.

Musikaz, dantzaz, abesbatzaz eta antzezlanez osaturiko ikuskizun sakona da, ondo zaindutako gidoiarekin ikusle heldua zein txikiena pentsatuarazi eta ilusioz beteko dituena.

Guztira, 80 pertsona arituko dira oholtzan (40 musikari orkestran, 25 abeslari, 14 dantzari eta aktorea), eta aspaldian galdutako Olentzeroren eta Gabonetako benetazko mezua trnsmitituko diote ikusleari.

Ikuskizunaren hizkuntza euskara da eta ordu eta laurdeneko iraupena du.

Abisua eta Legezko Oharra

Pribatasun Politikoa

Cookien Politika