ROTTEN XIII

BRIGADE LOCO

Iramo

ABUZTUAK 7 LARUNBATA

Rotten XIII + Brigade Loco + Iramo - Kultura Bizia - Iradier Arena

Ateak – 18:00 / Kontzertua – 18:30

Sarrera 4 pertsonentzako mahaia: 64€ + g.g.

Sarrera pertsona bat: 16€ + g.g.

ANTOLATZEN DU: EH Live

ROTTEN XIII Tafalla eta Larragako boskotea bueltan da eta bere bigarren lan luzea aurkezten du “Aurrera” izenpean, 2017an ateratako Oi! Baldorba lehen diskoaren ondoren.
13 kantu berriz osatuta dago liburuxka edizio txukun batez lagunduta , orain arte izandako estiloa apur bat gehio landuz, soinu hobea lortuz baina aldi berean esentzia berbera mantenduz.

BRIGADE LOCO 2017an sortu zen musika taldea talde bergararra da. Oier (Baxua), Mikel (Gitarra), Alex (Gitarra), Manex (Bateria) eta Landerrek (Ahotsa) osatzen dute eta orokorrean, Punkrock musika estiloan oinarritzen dira. Gaztetxe eta areto txikietan hasi zuten beraien ibilbide musiakala, eta denborarekin Euskal Herriko zein atzerriko txoko desberdinetan ibili dira handik hona. 2019an amaitu zen birak areto zein plaza esanguratsuetan aritzeko aukera izan zuten, esaterako, Doka, Jimmy Jazz Gasteiz, Totem Aretoa, Iruñeako San Ferminak, 40minutu Rock jaialdia, San Agustin Kulturgunea, Razzmatazz…
2018an lehen diska kaleratu zuten, “Ekintzek dute hitza” izenekoa, eta 2020an, bigarrena, “Amets bati lotuta”.

IRAMO 2018an Gasteizen sortutako punk-oi! taldea. Ibaik taldea uztearekin batera, formazioa aldatuta datoz (laukote izatetik boskotera). Baxuan Garazi (Saskarrak) eta baterian Aiert (Desmadre) gehituz.

 

Abisua eta Legezko Oharra

Pribatasun Politikoa

Cookien Politika