STAY HOMAS

URRIAK  30 LARUNBATA

Stay Homas - Kultura Bizia - Iradier Arena

Ateak – 19:00

Sarrera 4 pertsonentzako mahaia: 88€ + g.g.

Sarrera pertsona bat: 18€ + g.g.

ANTOLATZEN DU: EH Live

Stay Homas Klaus, Guillem eta Rai musikariak eta Bartzelonako pisukideak dira. Itxialdiaren monotoniari aurre egiteko, gai kostunbristak eta sormen harrigarriko kantak konposatzen hasi ziren, bizitzaz beteriko erritmoekin eta letra burutsu eta itsaskorrekin. Mugikorreko kamerarekin grabatu zituzten, partekatu eta arrakasta berehalakoa izan zen. Stay Homas ametsak errealitate bihur daitezkeen adibide bizia bihurtu zen.
 

Munduko terrazarik ezagunenetakoa egin dute eurena, Ruben Blades, Michael Bublé (Sofia Reyes eta Barenaked Ladiesekin batera bartzelonarren ‘Gotta Be Patient’ abestia bertsionatu zuena) eta Pablo Alboran artisten arreta bereganatzeraino. Dagoeneko 30 kantutan parte hartu dute Manu Chao, Sílvia Pérez Cruz, Nil Moliner, Vic Mirallas, María José Llergo, Sofia Ellar, El Kanka, Judit Neddermann, Ciudad Jara, Macaco eta Sr Wilson artistek.​

Abisua eta Legezko Oharra

Pribatasun Politikoa

Cookien Politika