THE JAYHAWKS

UZTAILAK 18 IGANDEA

The Jayhawks - Kultura Bizia - Iradier Arena

Ateak – 18:00 / Kontzertua – 18:45

Sarrera 4 pertsonentzako mahaia: 125€ + g.g.

Sarrera pertsona bat: 30€ + g.g.

ANTOLATZEN DU: Hell Dorado

“Gauzak ireki eta modus operandia aldatzeko garaia zen”, dio Gary Lourisek. “The Jayhawks benetako taldea da, denek ekarpen bera egiten duten taldea, eta egoera hori benetan islatuko zuen diskoa egin nahi genuen”.
Lau kideak ahots-lanak banatzen eta konpositore-lanetan elkarrekin ekarpenak egiten ari direla, The Jayhawks taldearen disko berria, AOVO, zalantzarik gabe, taldearen historiako erregistro askotarikoena eta irismen handienekoa da. 

Hala ere, ez da estilo haustura bat, abesti berriek bandarentzako ikuspegiaren sakontze bat adierazten dute, nor diren eta zer egiten duten hobeto jakitea. Jayhawksen estilo klasikoari (sustrai estatubatuarreko musika) “British Invasión”aren soinua eta power-pop-aren premia gehitzen zaizkio, baina, era berean, aurkitu berri den bizitasun bat dago jokoan, konfiantza eta energia indartzea, konposaketa lanetan odol freskoa injektatuz bakarrik etor daitekeena. Emaitza, ironikoki, indibidualtasunean eta identitatean batasuna berrasmatzean aurkitzen duen abesti bilduma bat duen album bat da.

Abisua eta Legezko Oharra

Pribatasun Politikoa

Cookien Politika